Jimi Hendrix
musikari eta abeslari estatubatuarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
James Marshall "Jimi" Hendrix, jaiotzez Johnny Allen Hendrix (Seattle, Washington, AEB, 1942ko azaroaren 27a - Londres, Erresuma Batua, 1970eko irailaren 18a) musikari eta kantautore estatubatuarra izan zen. Rock musikaren historiako gitarra elektriko jotzaile handiena dela kontsideratzen da, eta XX. mendeko musikari garrantzitsuenetarikoa.
Jimi Hendrix | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Johnny Allen Hendrix |
Jaiotza | Seattle, 1942ko azaroaren 27a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Talde etnikoa | afro-amerikarra |
Heriotza | Kensington, 1970eko irailaren 18a (27 urte) |
Hobiratze lekua | Greenwood Memorial Park (en) |
Heriotza modua | istripuzko heriotza: asfixia |
Familia | |
Aita | Al Hendrix |
Ama | Lucille Hendrix |
Bikotekidea(k) | |
Anai-arrebak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Fort Campbell (en) Garfield High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | gitarra-jotzailea, abeslaria, disko-ekoizlea, kantaria, egile abeslaria eta musikagilea |
Parte-hartzailea
| |
Lateralitatea | ezkerra |
Altuera | 70 hazbete |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Bob Dylan, The Who, Chuck Berry eta Cream |
Kidetza | The Jimi Hendrix Experience Band of Gypsys (en) Jimmy James and the Blue Flames (en) |
Izengoitia(k) | Jimmy James |
Genero artistikoa | rock psikodelikoa hard rock acid rock blues rock electric blues (en) |
Ahots mota | baritonoa |
Musika instrumentua | gitarra Mirlitoia Glockenspiela ahotsa |
Diskoetxea | MCA Inc. Reprise Records |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Ameriketako Estatu Batuetako Armada |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katoliko ez-elizkoia |
jimihendrix.com | |
| |
Musikalki, rock & roll eta blues elektriko amerikarraren eragina jaso zuen eta bere taldea zen The Jimi Hendrix Experiencekin Europan arrakasta lortu ondoren, AEBetan ospe handia lortu zuen 1967an Montereyko Pop jaialdian emandako kontzertua eta gero. 1969an, Woodstock jaialdian hartu zuen parte eta, 1970ean, Wight uharteko jaialdian, 27 urte zituela hil aurretik.
Hendrix 1992ko Rock and Roll Hall of Fame-an sartu zuten.
2003an, Rolling Stone aldizkariak historiako gitarra-jolerik onena izendatu eta saritu zuen.[1] 2004an, garai guztietako artistarik hoberenetarikotzat jo zuen (6). Urte berean, Total Guitar aldizkari britainiarrean, 4.000 irakurlek eginiko bozketan historiako gitarrajole onena zelako emaitza agertu zen.
2009an, Time estatubatuar aldizkariak gitarra elektrikoa jotzen zuen gitarra-jolerik hoberena izendatu zuen, B. B. King, Chuck Berry, Jimmy Page, Keith Richards eta Eric Claptonen aurretik. Urte berean, Music Radarren eginiko inkesta batean, Voodoo Child abestiak Guns N' Roses, Led Zeppelin eta Deep Purpleren aurretik kokatu zuten.