Isuntza
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Isuntza Bizkaiko hondartza da, Lekeitioko udalerrian kokatuta dagoena. Lea ibaiaren itsasoratzearen ezker aldean dago.
Isuntza | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
| ||||||
Ezaugarri orokorrak: | ||||||
- Kokalekua | Lekeitio | |||||
- Luzera | 250 m | |||||
- Batez besteko zabalera | 28 m | |||||
- Betetasun maila | Handia | |||||
- Urbanizatze maila | ||||||
- Pasealekua | Bai | |||||
Hondartza mota: | ||||||
- Hondar mota | Fina | |||||
Kirolak: | ||||||
- Surfa egiteko | ||||||
Segurtasuna: | ||||||
- Hondartzaina | Bai | |||||
- Udaltzaingoa | Bai | |||||
- Sorosle taldea | Bai | |||||
Sarbideak: | ||||||
- Elbarrientzat | Bai | |||||
- Sarbide mota | ||||||
- Sarbide seinaleztatua | Bai | |||||
Bestelako informazioa: | ||||||
- Taberna kopurua | ||||||
- Herrigunerako distantzia |
Hondartzak 250 metro neurtzen ditu luzetara. Itsasbehera denean 24.260 metro karratuko azalera dauka, eta itsasgora denean aldiz 8.380 metro karratuko azalera.
Hondartzaren ondoan Zita enperatrizaren hotela dago, hondartza ondoko parke batetik gertu.
Hondartzatik hurbil, bi ontziola daude: Isuntza edo Egiguren Atxurra. Bi ontziola hauek, Lea ibaiaren ezkerraldeko hareatza batean daude, sarbide zaila dutelarik, Isuntza zubiaren ondoan eta Marierrota parean. Biak ibaiondoarekiko paraleloki daude eraikiak. Uretatik urrunen dagoena egun guztiz eraldatua dago.
Egungo ontziolak 1917an eraikiak dira, nahiz eta gune horretan ontziolen kokapenaren berri lehendik ere baden, orain artean nahiko eraldatuak izanik, garaiko argazkietan ikus daitekeenez.
Honako hauek dira eraikin elementu nagusiak:
Esparru itxirik ez dagoenez, ez dago sarbide zehatzik, nahiz eta bi pabilioiak ibaiarekiko paraleloki kokatzean, bertarako gurpildunentzako sarbidea Zubietako Jauregiraino iristen den bidetik egiten den, Lumentza mendiaren hegal bat inguratuz.
Isuntza zubiaren ondoan, ontzioletako langileriaren antzinako etxebizitzak kokatzen ziren, gertatu berri den (1991) sute batez eraitsiak. Ontziolaren ingurunea ibaiaren burualdera ere hedatzen da, lursailari eusten dion hormak definitutako esparruan eta ontziolaren sarbide bezala balio duen bidearen artean, non lanerako gune bat eta ontziolari zerbitzua ematen dion material biltoki bat bilakatzen baita.
1998ko urriaren 20an, Eusko Jaurlaritzak monumentu-multzo izendatu zituen, Sailkatutako Kultura Ondasuna[1].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.