Inperio
From Wikipedia, the free encyclopedia
Inperio (latinezko imperium hitzetik ekarria), aginterri edo jaurgo etnologikoki eta/edo kulturalki ezberdinak diren lurralde zabalak menpean dituen estatua da, gainera eskualde batean itzala edo botere hegemonikoa duena. Sistema honen menpean gobernatuak diren herrien multzoari inperio deritzo ere, eta inperio hauek gobernatzen dituen agintari gorenak enperadoreak dira. Hala ere, historian zehar, inperioek hitz desberdinak erabili dituzte beraien enperadoreak izendatzeko. [1]
- Artikulu hau estatu motari buruzkoa da; Toni Negri eta Michael Hardten manifestu-liburua gaitzat duena beste hau da: «Inperioa (Toni Negri eta Michael Hardt)»
Gaur egun inperioa ez da soilik inperio kolonial moduan ulertzen, zenbait estatuk politika baliatzen dute lurraldeak militarki okupatu behar izan gabe hegemonia ekonomiko eta kulturaka lortzeko.