Her (filma)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Her (euskaraz Bera) 2013an argitaratutako zientzia-fikzio, drama eta amodio filma da, Spike Jonze zuzendari estatubatuarrak idatzia, zuzendua eta ko-ekoitzia. Jonze-k idatzitako lehen filma da. Theodore Twombly-ren (Joaquin Phoenix) historia kontatzen du Samantha (Scarlett Johansson) adimen artifizialarekin duen amodioari buruz. Amy Adams, Rooney Mara, Olivia Wilde eta Chris Pratt antzezlariak ere agertzen dira filmean.
Her (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2013 |
Izenburua | Her |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | zientzia-fikziozko filma, film dramatikoa, komedia erromantikoa, film komikoa eta arthouse science fiction film (en) |
Iraupena | 126 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Los Angeles eta Shanghai |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Spike Jonze |
Gidoigilea(k) | Spike Jonze |
Antzezlea(k) | |
Joaquin Phoenix (Theodore Twombly (en) ) Amy Adams Rooney Mara Olivia Wilde Scarlett Johansson (Samantha (en) ) Chris Pratt Matt Letscher (en) Luka Jones (en) Kristen Wiig Bill Hader Spike Jonze Portia Doubleday Soko (en) Brian Cox Sam Jaeger (en) Belinda Gosbee (en) Alia Janine (en) Jeremy Rabb Pamela Roylance Marian Saastad Ottesen (en) Caroline Jaden Stussi (en) Laura Meadows Marc Abbink Steve Zissis Claudia Choi (en) Lisa Cohen (en) Lisa Renee Pitts (en) Katherine Boecher [[Kategoria:Matt Letscher (en) antzeztutako filmak]] [[Kategoria:Luka Jones (en) antzeztutako filmak]] [[Kategoria:Soko (en) antzeztutako filmak]] [[Kategoria:Sam Jaeger (en) antzeztutako filmak]] [[Kategoria:Belinda Gosbee (en) antzeztutako filmak]] [[Kategoria:Alia Janine (en) antzeztutako filmak]] [[Kategoria:Marian Saastad Ottesen (en) antzeztutako filmak]] [[Kategoria:Caroline Jaden Stussi (en) antzeztutako filmak]] [[Kategoria:Claudia Choi (en) antzeztutako filmak]] [[Kategoria:Lisa Cohen (en) antzeztutako filmak]] [[Kategoria:Lisa Renee Pitts (en) antzeztutako filmak]] | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Megan Ellison Vincent Landay Spike Jonze |
Konpainia ekoizlea | Annapurna Pictures (en) Warner Bros. |
Ekoizle eragilea | Daniel Lupi (en) |
Edizioa | Eric Zumbrunnen |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Arcade Fire (en) |
Argazki-zuzendaria | Hoyte van Hoytema (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Los Angeles |
Argumentu nagusia | adimen artifiziala, human-machine relationship (en) , maitasun erromantikoa, corporeality (en) , harreman estua, affective computing (en) , forbidden love (en) eta laguntzaile birtuala |
Historia | |
Jasotako sariak | National Board of Review Award for Best Film (en) Critics' Choice Movie Award for Best Original and Adapted Screenplay (en) National Board of Review: Top Ten Films (en) Golden Globe Award for Best Screenplay (en) Writers Guild of America Award for Best Original Screenplay (en) Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria 86. Oscar Sariak |
Nominazioak | Producers Guild of America Award for Best Theatrical Motion Picture (en) Satellite Award for Best Original Score (en) Golden Globe Award for Best Actor – Motion Picture Musical or Comedy (en) National Society of Film Critics Award for Best Film (en) Broadcast Film Critics Association Award for Best Art Direction (en) Writers Guild of America Award for Best Original Screenplay (en) Golden Globe Award for Best Screenplay (en) Satellite Award for Best Original Screenplay (en) Film onenaren Urrezko Globo Saria - Komedia edo musikala People's Choice Award for Favorite Movie Actress (en) Broadcast Film Critics Association Award for Best Supporting Actress (en) Critics' Choice Movie Award for Best Original and Adapted Screenplay (en) Critics' Choice Movie Award for Best Director (en) Broadcast Film Critics Association Award for Best Composer (en) Broadcast Film Critics Association Award for Best Film (en) Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria 86. Oscar Sariak Spike Jonze Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria 86. Oscar Sariak William Butler, Owen Pallett (en) Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria 86. Oscar Sariak K. K. Barrett (en) , Gene Serdena (en) Film onenaren Oscar Saria 86. Oscar Sariak Megan Ellison, Spike Jonze, Vincent Landay |
herthemovie.com | |
| |
Bideoa | YouTube |
Jonze-ri ideia 2000ko hamarkadaren hasieran bururatu zitzaion, aldizkari batean adimen artifizial bati mezuak bidaltzeko zerbitzua eskaintzen zuen web-orri bati buruz irakurri ondoren. Antzeko gaiei buruz 2010an I'm Here film laburra egin eta gero, hurrengo filmerako ideia nagusitzat hartu zuen. Bost hilabeteetan amaitu zuen gidoiaren lehen zirriborroa. Filmatzea Los Angeles eta Shanghai-en egin zen 2012ko erdialdera. Samantha-ren papera aldatua izan zen produkzioaren ondoren, Samantha Morton antzezlea Scarlett Johansson-ekin ordezkatuz. Beste eszena batzuk 2013ko abuztuan filmatu ziren, aktore-aldaketari jarraituz.
Her filmaren lehen emanaldia 2013ko New York Film Festival-ean izan zen urriaren 12an, eta Warner Bros.-ek beste sei aretoetan erakutsi zuen abenduaren 18an. Emanaldi publikoa 2014eko urtarrilaren 10ean izan zen Estatu Batuen eta Kanadako 1700 aretoetan. Filmak kritika bikainak jaso zituen, batez ere Phoenix eta Johansson-en antzezpenengatik eta Jonze-ren gidoiarengatik. Guztira 48 milioi dolar lortu zituen mundu osoan, filma egiteak 23 milioi dolar kostatu izanik. Filmak hainbat sari hartu zituen, batez ere Jonze-ren gidoiarengatik. 86. Oscar Sarietan, Her bost aldiz proposatua izan zen, film onena bezala barne, azkenean jatorrizko gidoi onenarekin saritua izanik. Jonze-ren gidoia saritua izan 71. Urrezko Globo Sarietan, Writers Guild of America Awards-en 66. edizioan, Critics' Choice Awards-en 19. edizioan, eta Saturn Awards-en 40. edizioan. BBC-k 2016an 177 kritikariri egindako inkestan Her 2000tik ordurarte egindako 84. film hoberena bozkatua izan zen.[1][2]