Gian Lorenzo Bernini
From Wikipedia, the free encyclopedia
Gian Lorenzo Bernini (Napoli, 1598ko abenduaren 7a - Erroma, 1680ko azaroaren 28a), Gianlorenzo edo Giovanni Lorenzo ere deitua, italiar arkitekto, eskultore eta margolari barrokoa izan zen, gehienbat Erroman lan egin zuena. XVII. mendeko eskultorerik handiena eta arkitekto bikaina izan zen. Berak sortu eta garatu zuen Barrokoko eskulturaren estiloa[1].
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Gian Lorenzo Bernini | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Napoli, 1598ko abenduaren 7a |
Herrialdea | Italia |
Bizilekua | House of Pietro and Gianlorenzo Bernini (Rome) (en) Palazzi Bernini (Rome) (en) |
Heriotza | Erroma eta Palazzi Bernini (Rome) (en) , 1680ko azaroaren 28a (81 urte) |
Hobiratze lekua | Santa Maria Nagusia |
Familia | |
Aita | Pietro Bernini |
Ezkontidea(k) | Caterina Tezio (en) |
Seme-alabak | |
Anai-arrebak | |
Leinua | Bernini (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea, artista, margolaria, arkitektoa, arkitektura proiektuen marrazkilaria eta diseinatzailea |
Lantokia(k) | Italia Paris Erroma eta Siena |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | Barrokoa |
Genero artistikoa | Christian art (en) paisaia margolaritza biluzia erretratua Karikatura |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Itxi
Ikaslea zenetik, trebetasun handia agertu zuen marmolean, errealismo eta dramatismo harrigarriaz, une narratibo baten esentzia itxuratzeko. Horrek Michelangeloren ondorengo bilakatu zuen. Bere talentua, eskulturan ez ezik, oso nabarmena izan zen arkitekturan eta margolaritzan ere. Arrunt gizon erlijiosoa zen, eta artea Kontrarreformaren zerbitzutan jarri zuen.