Espermatozoide-injekzio intrazitoplasmatiko
From Wikipedia, the free encyclopedia
Espermatozoide-injekzio intrazitoplasmatikoa[1] (EIIZ) ernalketa lortzeko espermatozoide bat obuluaren zitoplasman zuzenean sartzen duen teknika da, in vitro ernalketan zenbaitetan aplikatzen dena.[2] Desberdintasunak daude teknika honen eta in vitro ernalketa klasikoaren artean. Intseminazioaren aurreko eta ondorengo urratsak berdinak dira EIIZrik gabeko in vitro ernalketa klasikorako, intseminazioaren teknika baino ez da aldatzen. EIIZ egiteko, obulu bakoitzeko espermatozoide bat baino ez da behar; aldiz, EIIZrik gabeko in vitro ernalketa klasiko batean 50.000 eta 100.000 artean behar dira, espermatozoideak berak sartzeko obuluaren hesiak gainditu behar baititu. Ernaldu ondoren, obulua preenbrioi bihurtzen da eta umetokira transferitzen da bere garapenarekin jarraitu ahal izateko.
Espermatozoide-injekzio intrazitoplasmatiko | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | Laguntza bidezko ugalketa |
Identifikatzaileak | |
MeSH | D020554 |
EIIZ teknikaren bidezko lehen giza haurdunaldia 1991n izan zen, Gienpiero Palermo doktoreak eta bere laguntzaileek egina.[3]