Espainiako literatura
From Wikipedia, the free encyclopedia
Espainiako literatura Europako herrialde horretan eta gaztelaniaz egindakoa da, lurraldean bertan baina beste hizkuntza batzuetan idatzitakoa kanpoan utziz. Espainiako literatura Gaztelaniazko literatura barruan kokatzen da, hau da, mundu mailan hizkuntza horretan egiten dena, batez ere Amerikan non literatura latinoamerikarra sortu den. Literatura erromanikoaren adarra da.
Tradizionalki literatura horri jartxa motako testuekin ematen zaio hasiera, nahiz eta testu horiek gero kanporatutako izango ziren mozarabiarren hizkuntzaz idatzita egon.[1] Horren arabera, ia mila urteko literatura izan daiteke.