El Escorial monasterioa
Erregeen egoitza Espainian / From Wikipedia, the free encyclopedia
El Escorial San Agustinen ordenako monasterio bat da, Espainiako Errege Familiaren egoitza historikoa eta ehortz-lekua. El Escorial monasterioa (gaztelaniaz Monasterio de El Escorial) eta El Escorialgo San Lorentzoren Errege Lekua (Real Sitio de San Lorenzo de El Escorial) izenak ere baditu.
El Escorial monasterioa | |
---|---|
Real Monasterio de San Lorenzo de El Escorial | |
UNESCOren gizateriaren ondarea Kultura ondasuna | |
Monastery and Site of the Escurial, Madrid Patrimonio Nacional | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Madrilgo Erkidegoa |
Udalerria | San Lorenzo de El Escorial |
Koordenatuak | 40°35′21″N 4°08′52″W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1563 |
Jabea | Patrimonio Nacional |
Komisarioa | Filipe II.a Espainiakoa |
Izenaren jatorria | Laurendi Erromakoa |
Izena | Laurendi Erromakoa |
Erabiltzailea | Alfonso XII Royal College (en) 1875 |
Arkitektura | |
Estiloa | pizkundetar arkitektura |
Dimentsioak | 152 () × 192,5 () m |
Azalera | 94 ha |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 318-001 |
Eskualdea[upper-roman 1] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
BIC | RI-51-0001064 |
Webgune ofiziala | |
Espainia eta Europako pizkundetar arkitektura eraikuntza esanguratsuenetako bat da, 1563-1586 artean eraiki zen, eta nagusiki Juan Bautista de Toledo eta Juan de Herrera arkitektoen obra. Madrilgo Erkidegoan dagoen San Lorenzo de El Escorial udalerrian kokatzen da, 33.327 m²-ko lur eremuan hedatzen da, Guadarramako mendilerroan kokatzen den Abantos mendiaren hegoaldeko magalean dago, 1.028 metrora.
UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen 1984an. Espainiako Ondare Nazionalaren erakunde publikoak kudeatzen du.