Ehiztariak elurretan
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ehiztariak elurretan nederlanderaz: Jagers in de Sneeuw, 1565eko Pieter Bruegel Zaharra flandriar artistaren margolan bat da. Taula gaineko oleoa da, 117 cm-ko altuera eta 162 cm-ko zabalera du. Gaur egun, Viena hiriko Kunsthistorisches Museumean ikusgai dago.
Ehiztariak elurretan | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Pieter Bruegel Zaharra |
Sorrera-urtea | 1565 |
Izenburua | Jäger im Schnee (Winter) |
Mugimendua | Northern Renaissance (en) |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta panel (en) |
Dimentsioak | 117 () × 162 () cm |
Genero artistikoa | genero-artea eta paisaia margolaritza |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Honen parte da | Labours of the months (en) |
Iconclass | 23F42 |
Kokapena | |
Lekua | Kunsthistorisches Museum Belgika |
Bilduma | Kunsthistorisches Museum |
Inbentarioa | GG_1838 |
Jabea | Nicolaes Jonghelinck (en) , Archduke Ernest of Austria (en) , Rodolfo II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa, Archduke Leopold Wilhelm of Austria (en) eta Kunsthistorisches Museum |
Argumentu nagusia | winter landscape (en) |
Margolan hau holandar margolariak egindako Hilabetekariak edo Urtaroak izenez ezagutzen den zikloaren parte da. Gaur egun, ohol gaineko bost xafla kontserbatzen diren arren, pentsa liteke hamabi hilabeteak errepresentatuko liratekeen bukatu gabeko seriea litzatekeela.
1565ean burututako lana da Niclaes Jonghelick-en enkarguz, eta behekaldeko erdigunean sinatuta eta datatuta dagoela antzeman daiteke. Gaur egun, Vienako Kunsthistorisches museoan aurki daiteke artistaren bestelako lanez osatutako gela batean.
Obren egituraketa eta antolaketa oinarrizkoak bihurtzen dira Brueghelen lanetan, tokiko kolore indartsuen erabilerarekin, hala, irudikatutako figura guztiek orokorrean hartzen duten izaera Boscoren pertsonaia endemoniatuen eraginaren ondorio da. Brueghelen gaitasun piktorikoa handitzen doan heinean, bolumenaren gabeziatik askatzen da, lerrotasunetik eta koloreak gailendu egiten dira marrazkiaren aurrean, espazioaren kontzepzio osoa lortuz. Figuren dimentsioak handitu egiten dira eta irekita geratzen den espazioa sortzea lortzen du. Bestalde, egitura eta mugimendua jada ez dira plano lau batean kokatzen, sakontasuna landuz zabaldu egiten baitira.[1]