Dion Sirakusakoa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Dion (antzinako grezieraz: Δίων ὁ Συρακόσιος; c. K.a. 408 K.a.–354), Sirakusako tiranoa izan zen, Hiparinoren semea. Honen beste seme-alabak Megakles and Aristomake ziren. Aristomake Dionisiorekin ezkondu zen. Tirano honek, aldi berean, Locri hiriko Dorisekin ezkonduta zegoen. Dion Dionisio I.aren koinatua izateaz gain, haren ministro eta kontseilaririk fidagarriena zen. Dionen arreba oso popularra bazen ere sirakusarren artean, Doriren semea, Dionisio II.a, izango zen Sirakusako ondorengoa. Aristomakek lau seme-alaba izan zituen, hauetariko alabaren bat, Sofrosine, Dionisio Gaztearekin ezkondu zen eta beste bat, Arete, Dionekin. Bikote honek Hiparino izeneko seme bat izan zuen[1].
Dion Sirakusakoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Sirakusa, K.a. 409 |
Heriotza | Sirakusa, K.a. 354 (54/55 urte) |
Heriotza modua | : labankada |
Familia | |
Aita | Hipparinus |
Ezkontidea(k) | Arete Sirakusakoa |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | antzinako greziera |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria eta tiranoa |
Oso aberatsa izatean eta Platonen moral zorrotzaren jarraitzailea eta handinahia izan zenez, Dionisio II.aren susmo txarrak iratzarri zituen. Arrazoia izan zen Dionek kartagotarrei bidalitako gutun bat. Atenasen zegoela, bizitza erosoa izan zuen Dionisiok II.ak lurrak eta aberastasunak kendu zizkion arte. Dionen erantzuna izan zen K.a. 357an Sizilian lehorreratzea eta Sirakusa konkistatzea (Ortigiako gotorlekua izan ezik). Hala ere, Dionek, Heraklides muturreko buruzagi erradikalarekin eztabaidatu ondoren, berriro erbestera joan behar izan zuen. Sirakusarrek deitu ondoren K.a. 355ean, hiriko agintaria bilakatu zen, baina haren intrantsigentzia eta zerga-eskaerak direla eta, populazioarengandik urrundu zen. Jarraitzaileek ez zuten bakarrik abandonatu baizik eta hil zuten ere. Sizilia askatzeko Dionen saiakerek 20 urteko anabasa politiko eta soziala ekarri zuten.