Desio izeneko tranbia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Desio izeneko tranbia (ingelesez: A Streetcar Named Desire) Tennessee Williamsek idatzitako antzezlana da, Broadwayn 1947ko abenduaren 3an estreinatua.[1] 2005. urtean Xabi Payak euskaratu zuen.[2] Antzezlanak Blanche DuBois-en esperientziak kontatzen ditu. Hegoaldeko bellea izandakoak, hainbat galera pertsonalen ondoren bere jatorri pribilegiatua atzean uzten du, eta ahizpa gazteagoak eta koinatuak alokatutako New Orleanseko apartamentu hondatu batera joaten da bizitzera.
Desio izeneko tranbia | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Tennessee Williams |
Argitaratze-data | 1947 |
Jatorrizko izenburua | A Streetcar Named Desire |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Euskaraz | |
Izenburua | Desio izeneko tranbia |
Itzultzailea | Xabi Paya |
Argitaratze-data | 2005 |
Orrialdeak | 276 |
ISBN | 84-96310-76-0 |
Williamsen lan ospetsuena da Desio izeneko tranbia. XX. mendeko antzezlanen artean bikainenetako bat da, baita kritikak gehien goraipatutakoenetako bat ere.[1] Oraindik ere, bere antzezlanen artean gehien antzeztu denetako bat da, eta beste motatako hainbat adaptazioren inspirazio iturri izan da, horietatik aipagarriena 1951n estreinatu zen filma. Kritikak ekoizpen hori goraipatu zuen.[3]