Biopsia
Gorputz bizi batetik erauzitako ehun-zati txiki baten azterketa, eskuarki mikroskopikoa, bereziki zati horien diagnosia egiteko erabilia / From Wikipedia, the free encyclopedia
Biopsia diagnosia lortzeko erabiltzen den proba medikoa da. Teknika honetan, gaixoengandik lagin-zelulak edo -ehunak erauzten dira patologo batek laborategian azter ditzan. Patologoak ehuna mikroskopio bidez aztertu dezake edota zelulekin edo ehunarekin beste proba batzuk egin, gaixotasuna duten edo ez zehazteko helburuz.[1]