Azido perkloriko
HClO4 formulako azidoa, oso oxidatzailea dena. Likido higroskopiko, kolorge, lurrunkor, toxiko eta oso narritatzailea. Ezegonkorra da egoera puruan, kolpe batekin edo beroarekin lehertu egin daiteke; baina egonkorra da urarekin disolbatuta. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Azido perklorikoa (HClO4) perklorato ioi batez eta hidroi batez osatutako oxoazidoa da, zeinetan kloroak +7 oxidazio-egoera baliatzen duen. Kloroak, beste halogenoek bezalaxe, bost oxidazio-egoera izan ditzake eta hau da altuena, hortik datorkio izena azidoari. Azido hau dikloro tetraoxidoa urarekin erreakzionaraztean lor daiteke.[1][2]
Datu azkarrak Formula kimikoa, SMILES kanonikoa ...
Azido perkloriko | |
---|---|
Formula kimikoa | HClO4 |
SMILES kanonikoa | 2D eredua |
MolView | 3D eredua |
Konposizioa | hidrogeno, oxigeno, kloro, perchloryl group (en) eta hidroxilo |
Mota | monoprotic acid (en) eta chlorine oxoacid (en) |
Masa molekularra | 99,956336 Da |
Arriskuak | |
NFPA 704 | |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | VLTRZXGMWDSKGL-UHFFFAOYSA-N |
CAS zenbakia | 7601-90-3 |
ChemSpider | 22669 |
PubChem | 24247 |
Gmelin | 29221 |
ChEBI | 2137 |
NBE zenbakia | 1873 |
RTECS zenbakia | SC7500000 |
ZVG | 3960 |
DSSTox zenbakia | SC7500000 |
EC zenbakia | 231-512-4 |
ECHA | 100.028.648 |
Human Metabolome Database | HMDB0256308 |
UNII | V561V90BG2 |
Itxi
Azido hau oso sendoa da, izan ere, azido guztien artetik azidotasun konstante baxuena duena da eta hortaz, osorik disoziatzen da disoluzio akuosoan. Oso korrosiboa da eta %72a baino kontzentrazio altuagoetan ezegonkortu eta leher daiteke, hori dela eta, azido honekin jarduterakoan neurri zorrotzak hartu behar dira.