Alejandro Bilbao
euskal idazlea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Alejandro Bilbao Larrazabal (Maruri, 1884ko martxoaren 25a - Armintza, 1966ko uztailaren 22a), Erramun Maruri ezizenez ezaguna, euskal idazlea izan zen.[1]
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Alejandro Bilbao | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Maruri-Jatabe, 1884ko martxoaren 25a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Armintza, 1966ko uztailaren 22a (82 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta apaiz katolikoa |
Izengoitia(k) | Erramun Maruri |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Erlijio-ordena | Anaia Txiki Kaputxinoen Ordena |
Itxi
Apaiz kaputxinoa izan zen. Hondarribiko komentuan zegoela hasi zen idazten, eta 1932an ordena utzi zuen. Bizkaieraz eta gipuzkeraz idatzi zuen. Lan nagusiak: Biotza Abeslari (Zornotza, 1927), Lili-txingar (Tolosa, 1929) eta Txindor egadak (Donostia, 1964) olerki-liburuak eta Txomin arlote (Tolosa, 1929) haurrentzako ipuin txikia. Ordena utzi ondoren, Memorias o ¿una esclavitud ignorada? izenburuko lana argitaratu zuen gaztelaniaz (Errenteria, 1932), komentuan emandako urteei buruzko gogoetak azaltzen dituena.