Alcorazko gudua
From Wikipedia, the free encyclopedia
Alcorazko gudua 1096an Huescatik gertu zegoen Alcoraz herrian egindako gudua izan zen[1].
Datu azkarrak Data, Lekua ...
Alcorazko gudua | |||
---|---|---|---|
Errekonkista | |||
San Jurgiren gurutzea eta Petri I.a | |||
Data | 1096ko azaroaren 15a | ||
Lekua | Huesca 42°9′12.60″N 0°20′39.07″W | ||
Koordenatuak | 42°07′57″N 0°25′25″W | ||
Emaitza | Kristauen garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Itxi
1094an Antso Ramiro erregeak zuzenduriko iruindar-aragoiar armadak Mont Aragón gaztelutik setiatu zuen Wasqah hiria baina Zaragozatik errefortzuak ailegatu zirenean, borroka lotu zen. Gudua izan zenerako kristau erregea jadanik hilda zegoen, harresiak ikuskatzen ari zela zauritu zutelako. Kondairaren arabera San Jurgi gudu-zelaian agertu, eta Petri I.ak zuzenduriko kristau armadak garaipena lortu zuen[2].
guduaren ondorioz, eta batez ere XIII. mendetik aurrera, San Jurgiren babesa jendarteratu zen eta gudu askotan "agertuko" da.