"Behin eta berriz esan dut ez dugula Alderdi Popularrarekin (PP) akordiorik bilatuko, Euskadin egiten dakien bakarra antinazionalismoa eta antisozialismoa da eta".
2009an Alderdi Popularraren botoei esker lehendakari bihurtu aurretik, YouTube.
Euskadi da ideiengatik hiltzen den Europa osoko bazter bakarra. Faszismoaren eta garbiketa ideologikoaren azken gotorlekua da.
Behin terrorista atxilotua, bertara bultzatu duen ideologia ezin dugu zigorgabe utzi
Terrorismoen biktimen omenaldian, 2009ko Azaroaren 29, Gazteizen toki izan zuena
Iturria:
"Herritar baketsuok kalea gurea dela erakutsiko dugu".
Testuingurua: Gasteizko 2009ko jaietan, justu oporretara joan baino lehen.
Testuingurua: Eusko Jaurlaritzak EAEko Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzat erosi behar zituen ordenagailu nanoetako sistema eragileari buruz. Debian GNU/Linux sistema eragilea euskaraz ere badago.
Testuingurua: EAEko lehendakaria zela, Eduardo Puelles poliziaren hilketa salatzeko manifestazioan egindako hitzaldian, EAJren aurreko Eusko Jaurlaritzari erreferentzia eginez.
"Ni Ezkerraldekoa naiz, euskara inoiz hitz egin ez den eremu batekoa. Eta euskara zaila da. Gainera, askotan egiten dut piper klaseetan [barrezka]".
Testuingurua: "Eta zu, lehendakari, zer moduz euskara klaseekin?" galderari egindako erantzuna, Vocento taldeko asteburuetako aldizkarian. Lopezen euskarazko klaseak 36.000 euro kostatzen dira urtean, eta Jaurlaritzak ordaintzen ditu.
Iturria: xlsemanal (2010-04-25). Euskaraz: Berria (2010-04-27)
2011
"Indarkeriaren bukaerak mesede egingo dio euskalgintzari".
«"Eman eta zabal zazu munduan frutua" esan zuen Chillidak. Gaur Basque Culinary Center euskal arbolaren irudi eta adierazpen ezin hobea dugu.»
Testuingurua: Basque Culinary Center fakultatea inauguratu zela eta, Twitterren Patxi Lopez lehendakariak idatzia. Esaldiaren egilea Jose Maria Iparragirre izan zen.
"Ni konformatuko nintzateke [euskararekiko] jarrera positiboa erakutsiko balu eta ahalegina egingo balu". - Ramón Etxezarreta
Testuingurua: Hizkuntza Politikarako sailburuorde oraindik zela, Goiena Telebistarako elkarrizketa batean, hurrengo galderari erantzunez: "Ikasiko al du euskara Patxi López lehendakariak legegintzaldiaren amaierarako?".
"Xarmarik baldin badu Pachi Lopez lehendakari sozialistak, Aitorren hizkuntza bedeinkatuan duen ezjakintasuna da, eta orain ikastera mehatxatua sentituko da". - Jon Juaristi