Uretamendi
Uretamendi Bilboko auzoa da. Errekaldeko barrutian kokatua, zazpigarren barrutian alegia. Auzoak 2.769 biztanle eta 0,20 kilometro karratuko azalera zeukan. Hiriaren hego-mendebaldeko mendietan kokatzen da, Errekaldeberriko auzoaren gainaldean, eta Masustegiko ekialdean eta Betolatzako behekaldean. Auzora heltzeko Iturrigorri auzora doan errepidean hasten den bide bat hartu beharra dago, Kukutza gaztetxea zegoen tokitik gora edota Errekaldeberrin eraiki berri diren eskailera batzuen bitartez.
Read article