Tokio
Tokio , ofizialki Tokioko Metropolia Japoniako hiriburua da. Munduko hiririk jendetsuena da, 40,8 milioi biztanlerekin metropoli gunean. Honshu uharteko erdi-ekialdean dago, Kantō eskualdean. Tokioko aglomerazioak Japoniako 47 prefekturetako bat osatzen du, baina ofizialki metropoli edo hiriburu deitzen zaio. Hiri hau herrialdeko zentro politiko, ekonomiko eta kulturala da, eta beste hiriek baino komunikabide, finantza instituzio, unibertsitate, ikastegi, museo, teatro eta gune komertzial kontzentrazio handiagoa dauka.
Read article