Map Graph

Termisvaara

Termisvaara mendixka, Enontekiö udalerri finlandiarrean dagoen mendixka bat da. Termisjärvi aintziraren alboan eta Käsivarsi Eremu Basatian dago, Lappi lurralde osoko hegazti-espezie ugarienak aurki daitezkeen eremu basatian hain zuzen; aliotak, antzarak, elur-hontzak, kaskabeltz handiak, marikoi buztanluzeak eta txontak dira esaterako, aintzira inguruan aurki daitezkeen hegazti-espezie batzuk. Inguruko baldintza latzei probetxu ateratzea lortu duten animalia ugari dago; hala nola, azeri artikoak, elur-orein basatiak, eper zuriak, erbinude zuriak, ipar-katamotz beldurtiak, jatunak, leming bizkorrak, lursagu txikiak eta tundrako satorrak.

Read article
Fitxategi:Termisvaararenkokalekua.png