Map Graph

Termisjärvi

Termisjärvi aintzira Enontekiö udalerri finlandiarrean dagoen aintzira bat da, Raittijärvi sami herrixkatik eta Norvegiako mugatik hurbil dagoena. Käsivarsi Eremu Basatian dago, Lappi osoko hegazti-espezie ugarienak aurki daitezkeen eremu basatian, hain zuzen; aliota txikiak, antzara nanoak, belatz handiak, elur-hontzak, eskandinaviako lagopodoak, ipar-belatzak, ipar-kaskabeltzak, laponiako kaskabeltzak, marikoi isats-luzeak, negu txontak eta papourdinak dira, esaterako, aintzira inguruan aurki daitezkeen hegazti-espezie batzuk. Inguruko baldintza latzei probetxu ateratzea lortu duten animalia ugari dago ere; hala nola, azeri zuri eta gorriak, elur-oreinak, erbinude zuriak, eskandinaviako lagopodo eta lursaguak, ipar-katamotzak, jatunak, mendi lemingak, lursagu txikiak eta tundrako satorrak.

Read article
Fitxategi:Termisvaaralta_Käsivarren_Erämaa.jpgFitxategi:View_from_saana.JPGFitxategi:Mallekinkorrikaitea.jpg