Ten Duinen abadia
Ten Duinen abadia zistertar abadia izan zen, egungo Koksijde udalerrian kokaturik zegoena, Belgikako Mendebaldeko Flandria probintzian. Lehenbiziko monasterioa Ligerius eremutarrak fundatu zuen 1107an. 1128an beneditar abadia bilakatu zen, eta zistertar ordenari lotu zen 1138an. XII-XIII. mendeetan haziz joan zen, eta 10.000 hektareako eremua edukitzera iritsi zen. XIV. mende amaieratik aurrera hasi zen beheraldia. 1566an, geuzenek arpilatu eta suntsitu zuten. 1627an, zistertar komunitatea Brujasera lekualdatu zen. Ondoko mendeetan dunek ehortzi zituzten monasterioaren hondakinak.
Read article