Map Graph

Sonora

Sonora Mexikoko 31 estatu federaletako bat da, herrialdearen ipar-mendebaldean dagoena. Ekialdean Chihuahuarekin du muga, hegoaldean Sinaloarekin, ipar-mendebaldean Kalifornia Beherearekin, iparraldean AEBetako Arizona eta Mexiko Berriarekin, eta mendebaldean Kaliforniako golkoarekin. 179.503 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 2.662.480 biztanle zituen 2010ean. Hiriburua Hermosillo da. Heroica Nogales, Arizonako mugetan, Guaymas portua eta Ciudad Obregón, Yaqui haranean, dira beste hirigune nagusiak.

Read article
Fitxategi:Coat_of_arms_of_Sonora.svgFitxategi:Sonora_in_Mexico_(location_map_scheme).svg