Solovetski uharteak
Solovetski uharteak edo Solovki (Соловки́) Itsaso Zuriko Onegako golkoan dagoen uhartedia da. Uharteak Arkhangelsk oblastetik administratzen dituzte, Solovetski Barrutia osatuz, eta Solovkiko aireportuak artatzen ditu. Bere azalera 347 km²koa da eta 2010eko errusiar erroldaren arabera 861 biztanle zituen. K.a. V. mendetik aurrera biztanleria iraunkorra izan du eta K.a. V. milurtekora doazen giza-aztarnak aurki daitezke. XV. mendetik aurrera eliz-jarduera sutsua izan duen lekua izan da, XVI. mendetik XIX. mendera bitarteko hainbat eliza dituelarik. 1992an UNESCOk «Solovetski uharteetako multzo historiko eta kulturala» Gizateriaren Ondare izendatu zuen.
Read article