Map Graph

Septimania

Septimania Galia Narbonensis erromatar probintziaren mendebaldeko zatia izan zen, eta egun Languedoc-Roussillon frantziar eskualdea dena. Goi Erdi Aroan eskualde horri bisigodoek Gallia edo Narbonensis izena eman zioten. 462an Teodoriko II.aren bisigodoek Narbona eta bere ingurua okupatu zuten. 507ko Vouilléko Gudu arte bisigodoak jaun eta jabe izan ziren Galia eta Hispania gehienean, baina urte horretan frankoak gailendu zitzaizkien, eta tropa frankoak Garona ibaian gora bisigodoen hiri guztiak harrapatu zituzten Septimaniaraino. Aldiz, Carcassonan bisigodoek eutsi egin zieten eta Septimania bisigodo geratu zen beste bi mendez, 719an musulmanek Narbona atzeman zuten arte.

Read article
Fitxategi:Map_of_Septimania_in_537_AD_la.svgFitxategi:Vasconia_wide_740_3_-_80.jpg