Santanderko badia
Santanderko badia Espainiako Kantabria erkidego autonomoan dagoen badia bat da. 22,42 km²-ko azalera, 9 km-ko luzera eta 5 km-ko zabalera du, honek Espainiako iparraldeko estuario handiena bilakatzen duelarik. Santander hiriak eta bere hiriguneak beregan duen eraginez, bere inguruan eskualde honetako biztanleriaren ia erdia kokatzen da. Badia hau Santander hiriburuak, Camargo, El Astillero, Marina de Cudeyo eta Ribamontán al Mar udalerriek inguratzen dute.
Read article