Sanmigelbizkar
Euskal Herriko mendiaSanmigelbizkar, Nafarroa probintzian topa dezakegun euskal mendia da. Itzaga inguratzen duen mendi zerrenda apal horretako tontorretako bat da Sanmigelbizkar, Iriso herriaren gainean. Ingurunea itxuraz lehorra izanagatik, landaretza oparoak menderatzen du mendi osoa. Tontorra bera haritz eta ezpelez osatutako basoak estaltzen du eta ez dago besterik ikusterik. Landaretza horrek berak estu hartzen ditu tontorraren inguruko bidezidorrak eta arretaz ibili beharra dago arrastoa ez galtzeko. Igoera errazena hegoaldeko isurialdean dagoen Iriso herritik abiatzen da, pista nabarmen batean gora. Erpin geodesiko batek markatzen du tontorra.
Read article
Nearby Places
Beroitz
Itzagaondoko herri hustua, Nafarroa Garaian
Iriso
Itzagaondoko lekua, Nafarroa Garaian
Aos
Longidako kontzejua eta ibarburua, Nafarroa Garaian
Aiantz
Longidako lekua, Nafarroa Garaian
Zutza
Longidako herri hustua, Nafarroa Garaian
Erro (ibaia)
Euskal Herriko ibaia
Aianzko dorrea
XIV. mendeko dorretxea, Aiantzen kokatuta
Izeki
Euskal Herriko mendia