San Vito katedrala (Praga)
San Vito katedrala edota San Vitoren katedrala Txekiar Errepublikako Praga hiriburuan dagoen katedral bat da. Pragako gazteluaren multzo artistikoko zati da eta hiriaren arte gotikoaren erakusgarria ere bada. 1989tik San Vito, San Wentzeslao eta San Adalbertori sagaratua dago. Bohemiako errege guztien koroaketaren lekuko izan da, bertan santu artzapezpiku guztiak eta artzapezpikuak, nahiz errege asko ere lurperatuak daudelarik. Katedrala, nahiz eta katolikoa izan, XIV. mendean eraikitzen hasi zenetik estatuaren jabetzakoa da.
Read article