Map Graph

Pompaelo

Erromatar hiria; egungo Iruña

Pompaelo edo Pompelo egungo Iruñea hiriaren antzinako erromatar garaiko hiri aitzindaria izan zen. Hispania Tarraconensiseko probintziako, Komentu Zesaraustoarrean zegoena. Askoren ustez, Gneo Ponpeio Magno erromatar politikari eta militarrak sortu zuen K.a. 75 eta K.a. 74. arteko neguan. Sertorioren kontra borrokatzen ari zela, jeneralak bere kanpamendua baskoien artean eraiki eta bertan pasa zuen negua, urtaro horretan, ez baitzuten gerrarik egiten antzinatean. iruñarrak, Ponpeioren aliatuak izanik, jeneralak segurtasuna bilatuko zuen baskoien artean. Kanpamendu militar hori ondorengo Pompaelo hiriaren jatorria izan omen zen. Francisco Pina Polo historialari aragoiarrak beste interpretazio bat egiten du iturri klasikoak irakurriz: gerra horien amaiera aldean fundatu zela hiria, eta zigor moduan egin zutela erromatarrek, iruñarrak, Sertorioren aldekoak izango baitziren.

Read article
Fitxategi:Pamplona._Museo_de_Navarra_-_49675578036.jpgFitxategi:Pompaelo.pngFitxategi:Nafarroako_Museoko_erromatar_mosaikoak.jpgFitxategi:Togado_de_Pompelo_01.jpg