Map Graph

Ohio (ibaia)

Ohio Estatu Batuetako ibaia da, Mississippi ibaiaren ekialdeko adar nagusia. 1.579 kmko luzera eta 490.601 km²ko arroa ditu. Pittsburghen (Pennsylvania) du sorrera, Allegheny eta Monongahela ibaien elkargunean, ipar-ekialdetik hego-mendebaldera luzatzen da gero eta Cincinnati eta Louisville hirietatik igarotzen da. Cairo hirian elkartzen da Mississippi ibaiarekin. 1929an egin zen ubideari esker ontziz ibil daiteke Cairo hiritik Pittsburgh bitartean.

Read article
Fitxategi:Rising-sun-indiana-ohio-river--from-above.jpg