Map Graph

Nabarrengose

Frantziako udalerria

Nabarrengose Pirinio Atlantikoak departamenduko eta Akitania eskualdeko udalerria da. Izen bereko herriburua Erdi Aroko bastida bat da. 1316an sortu zuen Nafarroako Erresumak. Erdi Aroko hiri-harresia goitik behera eraldatu zituzten 1538 eta [1549] urte bitartean Henrike II.a Nafarroakoa eta Margarita Nafarroakoa edo Angulemakoa Nafarroako errege-erreginek, arkitektura bastioiduna erabiliz. Arkitektoa Italiatik ekarritako Fabricio Siciliano zen, eta 1,66 kilometroko harresiak osatzen zuen multzoa, lau bastioiekin eta atari gotortuekin. Barrualdean ere hainbat eraikin altxatu ziren arerioen erasoei aurre egiteko. Vaubanek harresiak egokiak zirela ondorioztatu zuen Luis XIV.aren erregealdian. Izan ere, Wellingtongo Dukearen blokeoari eutsi zion 1814 urtean..

Read article
Fitxategi:FR-64-Navarrenx3.JPGFitxategi:Blason_ville_Navarrenx.svgFitxategi:Map_commune_FR_insee_code_64416.png