Montejurra
Euskal Herriko mendiaMontejurra —euskarazko testu batzuetan, Jurramendi edo Mendixurra izenez aipatua— Nafarroa Garaiko mendebaldeko mendi bat da, 1.046 metro garai. Lizarrako merindadean dago, Aiegi herritik hurbil. Mendi bakartzat jo ohi den arren, hiru tontor ditu, antzeko altueradunak. Montejurra sinbolismoz jantzitako lekua da Euskal Herrian eta bereziki Nafarroan, hainbat gerra gertaera izan zirelako bertan XIX. mendeko karlistaldietan. Ondorioz, XX. mendean karlistek erromeria jendetsua egiten zuten urtean behin.
Read article