Map Graph

Madeira (ibaia)

Madeira Hego Amerikako ibaia da, Amazonasek eskuinaldetik duen adar nagusia. Boliviako bi ur-sistemek, Mamoré-Guaporé-k eta Beni-Madre de Dios-ek bat egiten duten lekuan, Bolivia eta Brasilen mugan, sortzen da. Boliviako Pando departamendua eta Brasilgo Rondonia eta Amazonas estatuak zeharkatzen ditu. 3.300 kilometro luze da, eta 1.300.000 kilometro koadroko arroa drainatzen du, Amazonasen arro osoaren % 19. Lehen zatian ezinezkoa da nabigatzea, ur-jauzi ugari delako, baina Porto Velhotik aurrera ontziz ibil daiteke: 2 km zabal eta 32 m sakon da. Luzeraren eta ur emariarengatik, mundu osoko ibai handienetakoa da, Volgaren parekoa, hain zuzen.

Read article
Fitxategi:Rio_Madeira_09072007.jpgFitxategi:Amazon_river_basin.png
Nearby Places
Thumbnail
Nova Mamoré