Javorivsky Parke Nazionala
Javorivsky Parke Natural Nazionala –Javoriveko Parke Nazional modura ere ezaguna– Ukrainako Roztocze-an dago kokaturik, Mendebaldeko Ukrainako eskualde fisiografiko interesgarrienetako bat dena. Ukrainako Roztoczea 75 kilometro luze den mendilerro estu batek –25 kilometro, batez beste– osatzen du, Polisia Txikiaren iparraldean nabarmen igotzen dena. Haren hego-ekialdean Europako banalerro nagusia kokatzen da, zeinaren isurialdeetan bi itsasoren arroetako ibaiak sortzen diren; Itsaso Beltza eta Baltikoa.
Read article