Ipar Lappi
Finlandiako azpieskualdeaIpar Lappi Finlandia iparraldeko Lappi eskualdeko azpieskualdea da. Hiru udalerrik osatzen dute, Inari, Sodankylä eta Utsjoki udalerriek, eta, guztira, 16.440 biztanle dauzka. Ipar Lappi herrialde osoko azalera handiena duen azpieskualdea da -35.121,03 km²-, eta Lappiko azaleraren %35 eta Finlandiaren %10,3 hartzen du beregan. Lurraldearen %55 babestutako eremuek osatzen dute, besteak beste, Kevoko Natura Erreserba Hertsiak, eta Lemmenjokiko eta Urho Kekkonen parke nazionalek. Bestalde, Ipar Lappi samien berezko lurraldearen barnean dago, Sápmi deituriko lurraldean, eta gaur egun iparlappiarren %20 inguru dira samiak. Azpieskualdea osatzen duten hiru udalerriek, Enontekiörekin batera, Finlandiako Samien Lurraldea sortu zuten 1973. urtean samien ohiturak, hizkuntzak eta lurrak babesteko asmoz.