Hidra (Grezia)
Hidra uhartea Saroniko Golkoko uretan dagoen Egeo itsasoko uhartea da, Atenastik hegoaldera dago, Argolidako penintsularen parean, Saronikoko eta Argolikoko golkoen artean. Peloponesotik bereizten du Hidrako itsasarteak. Hidra udalerria ere bada, uharte osoa hartzen duena, biztanlez hutsik dauden Dokos eta Agios Georgios uharteekin batera.
Read article