Herkulano
Herkulano egun Ercolano hirian, Campanian, zegoen antzinako erromatar hiria. Gaur egun, hiriaren hondakinak besterik ez dauden arren, garai batean Ponpeia baino aberatsagoa izan zen. Ezaguna da, Ponpeia bezala, Vesuvioren errautsek eta harriek estali zutelako oso-osorik 79. urteko abuztuaren 24an, eta horregatik, garai horretan zegoen bezala kontserbatu da. 1997an Gizateriaren ondare izendatua izan zen, Ponpeiarekin batera.
Read article