Map Graph

Grekoaren museoa

Grekoaren museoa, lehen Grekoaren Museo Etxea bezala ezaguna, Doménikos Theotokópoulos margolariari Toledo hirian (Espainia) eskainitako museo-etxea da. Grekoa bezala ezagunagoa, Kretan (Grezia) jaio baitzen, bere obraren zatirik handiena Gaztelako hiri horretan ekoitzi zuen. Erakundea 1911n inauguratu zen, artistaren ahalik eta koadro gehien biltzeko asmoarekin. Denbora luzean margolariak lan egiteko erabili zuen etxea zela pentsatu zen, baina birsorkuntza da. Kultura eta Kirol Ministerioari atxikitako museoa da, Arte Ederren Zuzendaritza Nagusiaren kudeaketa esklusibokoa. Museoan beste margolarien lanak ere badira: Luis Tristán, Raimundo Madrazo, Joaquín Sorolla.

Read article
Fitxategi:WLM14ES_-_10072005_114623_7742_-_.jpgFitxategi:El_Greco_-_Crucifixion_263L12036_6JC2C.jpgFitxategi:El_Greco_-_Saint_Peter_in_Tears_-_Google_Art_Project.jpgFitxategi:El_Greco_-_Christ_as_Saviour_-_Google_Art_Project.jpgFitxategi:El_Greco_-_St._Bartholomew_-_Google_Art_Project.jpgFitxategi:Luis_Tristán_-_St_Dominic_in_Penitence_-_Google_Art_Project.jpg