Farahko probintzia
Farah Afganistango hogeita hamalau probintzietako bat da, herrialdearen mendebaldean dagoena. Iparraldean Herat probintziarekin du muga, ipar-ekialdean Ghor probintziarekin, hego-ekialdean Helmand probintziarekin, hegoaldean Nimruz probintziarekin eta mendebaldean Iranekin. 48.471 km²-ko azalera du eta 563.026 biztanle ditu. Hiriburua Farah da, eta Anar Darreh eta Xindand hiriak ere probintzia honetan daude.
Read article