Map Graph

Esla ibaia

Esla Leongo probintziako ibai bat da, Espainiako iparmendebaldean. Duero ibaiaren ibaiadar bat da, Kantauriar mendilerroan iturburua duena. Bere luzera 286 kilometrokoa da, iparraldetik hegoaldera, Leon eta Zamorako probintziak igaroz. Duero ibaiaren ibaiadarretatik, emari gehien duena da, eta azken ibai honetan bere urak isurtzen dituenean, Duerok berak baino emari gehiago darama.

Read article
Fitxategi:Esla55.JPGFitxategi:Esla_(rivière).png