Map Graph

Easo plaza

Easo plaza Gipuzkoako Donostia hiriburuko Amara Zaharra auzoko erdigunean dagoen plaza bat da, Easo kalea eta Autonomia kalearen artean kokatua dago. Amara Zaharreko auzokideen bilgunea da, plazan bertan eta horren inguruetan dauden saltegi eta tabernetan. Amara Berri auzo populatuaren eta Donostiako erdigunearen artean izanik, hiriko ohiko topagune eta pasabidea ere bada, Easo kaletik. Horretaz gainera, Euskotrenen Amara-Donostia geltokia ere bertan denez, inguruko herrietako langile eta bisitarien helmuga da. Horregatik guztiagatik, giro jendetsua izaten duen plaza da. Auzoko azoka, jai, kultura ekitaldiak ere han ospatzen dira. 1980ko hamarkadara arte, tren geltokiak hartu zuen egungo plazaren zati handienak. Geltoki zaharraren eraispenak egungo plazaren eraikuntza ekarri zuen.

Read article
Fitxategi:Amara_zaharra_jaiak_2012_002.JPGFitxategi:E3d_txikia.pngFitxategi:Gipuzkoa_fisikoa.pngFitxategi:Donostiako_erdigunea,_Euskal_Herria.pngFitxategi:Easo_plaza_historikoa_01.jpg