Dardaneloak
Dardaneloak edo Dardaneloen itsasartea, Antzinate Klasikoan Helesponto, Europa eta Asiaren arteko itsasartea da, Egeo itsasoa eta Marmara itsasoak lotzen dituena. Turkian kokatua, Gallipoli penintsula eta Asia Txikiko ipar-mendebaldeko itsasertza bereizten ditu. 71 kilometroko luzera, 1.600 eta 6.500 metro arteko zabalera eta 50 metroko batez besteko sakonera ditu. Itsasarteko hiri nagusia Çanakkale da.
Read article