Map Graph

Agrigentoko setioa (K.a. 406)

Agrigentoko setioa K.a. 406an gertatu zen Sizilian; kartagotar ekintzak zortzi hilabete iraun zuen. Armada punikoak, Hanibal Magonek zuzenduta, Agrigento doriar hiria setiatu zuen errepresalia gisa greziarrek Siziliako kolonia punikoak eraso zituztelako. Aipatutako hiriak aurre egin zion kartagotar armadari, Sirakusatik laguntza etorri arte, eta horren ondoren setio altxatu zen. Setioaren erdian, kartagotarrek izurri bat jasan zuten eta bizirik irten zirenak egoera larrian egon ziren greziarrek hornidurazko lerroak moztu zizkietelako. Hala ere, kartagotar flotak, orain Himilkonek zuzendurik, harrapatu zuen Sirakusatik zetorren hornidurazko ontziteria. Horren ondoren, greziarrak goseak jota egon ziren. Horrek eragin zuen, lehenbiziz, Siziliako greziarren arteko banaketa eta gero, Agrigentoko populazio gehienak hiria uztea. Himilkon horretaz bailatu zen hiria arpilatzeko.

Read article
Fitxategi:Guerre_greco-puniche_Greek-punic_wars_1.0.jpgFitxategi:Ebmap_of_agrigentum.pngFitxategi:Siziliako_kulturak_(K._a._431).jpg