aktore frantziarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Zoé Héran (1999ko otsailaren 2a) frantziar aktorea da.
Haurtzaroan bere lehen papera Julie Granieren Les Amis de Mimi film laburrean izan zen, 2006an estreinatua, France Television-eko telesail batentzat arrazakeriaren aurka egiten zuen film laburra.
Céline Sciamma zuzendariak haurrentzako modelo agentzia batean ikusi zuen eta 11 urte zituela, Tomboy bere lehen film luzean aritu zen. Mutila zela erakusten zuen neska bat antzeztu zuen film honetan. Filmak arrakasta handia lortu zuen estreinatu zenean.
Film laburretan eta film luzeetan aritu izan da. Max filmarekin, mekanikaz arduratzen den emakume gazte baten istorioarekin, auto bateko garaje batean praktikatzen zuena, Cabourg film jaialdian, film laburren hautaketan, aktore onenaren saria irabazi zuen 2019an.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.