Zelulen barruan, mintz-konpartimentuen artean gelditzen den matrize zitoplasmatikoa (hots, zitoplasmaren matrize organulugabea). % 70-90ean urak osatzen du, eta, bertan, ekoizkinen banaketa eta hainbat prozesu sintetiko ere gauzatzen dira. From Wikipedia, the free encyclopedia
Zitosola edo hialoplasma zelularen zitoplasman dagoen ingurune likidoa da, zelularen organuluak dituena. Zelularen barne-ingurua dela esan daiteke.
Zitosolaren osagai nagusiak ura (%70-%90) eta proteinak (%20) dira. Aminoazidoak, ioiak, RNA, gluzidoak eta hainbat metabolito ere baditu kopuru txikiagoetan.
Zelularen osagai hauek guztiek disoluzio koloidala eratzen dute. Zitosolak egoera-aldaketak ditu: batzuetan fase likido batean dago (sol), beste batzuetan fase jariakorra edo erdi solidoa (gel). Organulu zelularrak zitosolean flotatzen dute.
Zitosolean gertatzen dira zelula eukarioto zein prokariotoetan prozesu metaboliko garrantzitsu ugari: glukolisia, hartzidurak, lipidoen metabolismoa, glukoneogenesia, etab.
Bestalde, zelula batzuek (adibidez, hepatozitoek eta gihar-zelulek) glukogeno aleak gordetzen dituzte zitosolean. Beste batzuek, aldiz (adibidez, adipozitoek) lipido tantak pilatzen dituzte.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.