Bilboko auzoa From Wikipedia, the free encyclopedia
Zabala Bilboko auzo bat da, Ibaiondo barrutian dagoena, bostgarren barrutian alegia. Auzoak 5.672 biztanle zituen eta 0,21 kilometro karratuko azalera (2006an udalak emaniko datu demografikoen arabera). Zabala hiriaren hego mendebaldean kokaturik dago, iparraldean Renfe eta Feveren trenbidearekin egiten du muga, hegoaldean San Frantziskorekin, eta iparraldean San Adrian auzoarekin.
Zabala | |
---|---|
Euskal Herria | |
Fleming doktorearen plaza | |
Kokapena | |
Herrialdea | Bizkaia |
Udalerria | Ibaiondo |
Administrazioa | |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°15′19″N 2°55′55″W |
Azalera | 0,21 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 5.372 (2023) |
Dentsitatea | 44.767 bizt/km² |
Auzoak Bruno Maurizio Zabala nabigatzaile durangarraren abizena hartzen du. Aitzitik, auzoaren kale nagusiak nabigatzailearen izena darama. XX. mende hasierakoa da auzoaren garapena, ondoko San Frantzisko eta Bilbo Zaharra auzoena bezalaxe. Etxebizitza aipagarrien artean "Trenbideko langileen etxeak", duela gutxi Bilboko udalak berriztaturikoak.
Horrez gain, 2005ean Cantalojas zubiaren handitze lanak bukatu ziren, Renferen trenbidearen tarte bat lurperatu eta auzoarentzako aisialdi gune berria eraikitzea posible egin zuena.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.