Ya no quedan más cojones, Eskorbuto a las elecciones Eskorbuto euskal punk taldearen bigarren EP edo disko motza izan zen. Izena taldeak izan zuen hauteskundeetara aurkezteko ideiari egiten dio erreferentzia. Ideia TVEk eskaintzen zituen alderdi politikoentzako dohako guneak erabiltzea zen taldea eta disko hau promozionatzeko. Beharrezko sinadurak biltzen saiatu ziren, baina proiektua ez zen aurrera atera.[1]
Garbazioa eta edukia
Disko honek taldearen lehen abestiak (Escupe a las banderas, Maldito país) berargitaratzea du xedetzat, 1983an lege antiterrorista aplikatu zietenengatik, parean material berria ateraz. K7 formatuan atera egin zen 1986ean Discos Suicidasen eskutik, eta diskarekin fanzine bat zetorren.
Une berean, bi abestiko lan bat atera zuten Eskorbuto al Parlamento izenarekin. Zazpi minutuko lana izan zen "Ya no quedan más cojones" eta "La Sangre, los Polvos, los Muertos" abestiekin eta 2011 berargitaratu zen.[2]
1996ean, Discos Suicidas argitaletxeak lan hau berargitaratu zuen Zona Especial Norte diskaren abestiekin batera,[3], eta 2011 urtean Munster Records argitaletxeak berdina egin zuen.[4]
Abestiak[5]
A ALDEA
- «Ya No Quedan Más Cojones, Eskorbuto a las Elecciones» – 4:20
- «Escupe a la Bandera» – 1:56
- «Cuando los Dinosaurios Dominaban la Tierra» – 2:11
B ALDEA
- «La Sangre, Los Polvos, Los Muertos» – 4:21
- «Maldito País» – 2:00
- «Abajo la Ley» – 2:41
Taldekideak
- Iosu Expósito - Gitarra eta ahotsa
- Juanma Suárez - Baxua eta ahotsa
- Paco Galán - Bateria[6]
Laguntzaileak
- Pablo Cabeza - Argazkilaritza
- Juantxu Rodríguez - Berargitalpenaren argazkiak[7]
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.