bizkaitar abeslaria eta bikoiztailea From Wikipedia, the free encyclopedia
Xabier Castillo Miota Xeberri (Durango, Bizkaia, 1948ko ekainaren 8a – Berriz, Bizkaia, 2021eko irailaren 8a)[1] egile abeslari eta bikoiztailea izan zen.[2][3]
Xabier Castillo Miota | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Durango, 1948ko ekainaren 8a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Berriz, 2021eko irailaren 8a (73 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | egile abeslaria eta bikoizlea |
Lan nabarmenak | |
Izengoitia(k) | Xeberri |
Abeslari ibilbideari Gasteizen eman zion hasiera, han ikasten zegoela, 1970an. Amets izeneko taldea sortu zuten bost lagunek, gitarra elektrikoekin, euskaraz abesten.[4] Hori Araban eta urte horietan oso gauza berria zen.[5]
1973. urtean bakarkako disko bat kaleratu zuen, eta Iparragirreren hitzekin egindako lehen lana izan zen.[3]
1976an Gontzal Mendibilekin batera bikote osatu eta Zaurietatik dario diskoa grabatu zuten IZ diskoetxerekin.[6][3] Carlos Montero, Asier Loroño, Jose Oliver eta E. Duarte musikariek ere parte hartu zuten diskoan. Orduan Xeberri eta Mendbil urte eta erdiz plazaz plaza aritu ziren, eta guztira 200 kontzertutik gora eman zituzten. Disko horren parte izan zen Kapitalismoak abestia, hitz hauekin hasten dena:[3]
« | Kapitalismoak dakarren katai ta zapalketa |
» |
Bagare abesti ospetsua ere disko horretan zegoen. Euskalki ezberdinetan bagara hitzak dituen aldaerak hitz-joko batean erabiliz, euskararen eta euskaldunen arteko batasunaren aldeko mezu argia du kantak. Honela hasten dira Bittor Kapanagak idatzi zituen hitzak:
« | Araban bagare Gipuzkun bagera |
» |
1981etik aurrera bikoiztaile lanetan aritu zen 30 urtez.[5] Hainbat pertsonaia ezaguni eman zien euskarazko ahotsa, Dragoi Bola marrazkietako Yamtxa pertsonaiari, eta saio-hasierako Goazen lagunok! abesti ezaguna ere hark abestu zuen.[3][7]
Xeberrik ez zuen inoiz huts egin Durangoko zenbait literatura eta euskaltzalek 2014tik antolatutako Hitzez eta Ahotsez irakurraldi girotuan, edizio guztietan hartu zuen parte bere gitarra lagun.[9]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.