X2 (filma)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
X2, X-Men 2 edo X2: X-Men United (euskaraz X-Gizonak 2 edo X2: X-Gizonak Batuak) 2003ko Bryan Singer estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako superheroi film bat da. Jack Kirby eta Stan Lee komikigileen X-Men komikian oinarritua dago. Patrick Stewart, Hugh Jackman, Ian McKellen, Halle Berry, Famke Janssen, James Marsden, Rebecca Romijn-Stamos, Brian Cox, Alan Cumming, Bruce Davison eta Anna Paquin aktoreek antzeztu zuten.
Remove ads
Remove ads
Argumentua
Mutanteak aldaera genetiko baten bidez ahalmen bereziak dituzten gizakiak dira. Hori dela eta, Charles Xavier (Patrick Stewart) irakasleak izaki hauei babes ematen dien erakundea sortu du: X-men eskola. Bertan, heuren ahalmenak onartu eta ongia egiteko kontrola ditzaten irakasten zaie, gizaki arrunten artean ezjakintasunaren ondorioz heurekiko mesfidantza eta maiz gorrotoa hedatzen baidoa. Mutanteen artean ere bi talde ezberdin eta etsaituak agertuko dira: bata, Charles Xavier buru duena, eta mutanteen eta gizaki arrunten arteko elkarbizitzaren aldekoa; bestea, Magneto buru duena (Ian McKellen), mutanteak gizakien eboluzio aurreratu eta gorenagoak direla uste duten mutanteez osatua. Baina mutante batek gizaki arruntei eraso erraldoi bat burutzean, gizakiek mutanteenganako duten mesfidantza edo gorrotoa areagotu egingo da, honek agintariek heurenganako gaitzezpen publikoa erakustea eta politikariek Mutanteen Erregistro Agiria onartzea ekarriko du. Gainera, William Stryker militarrak (Brian Cox) X-men eskola erasotu eta mutante guztiak akatzeko asmoa izango du.
Remove ads
Aktoreak
- Patrick Stewart: Charles Xavier
- Ian McKellen: Erik Lehnsherr/Magneto
- Hugh Jackman: Logan/Wolverine
- Famke Janssen: Jean Grey
- Halle Berry: Ororo Munroe/Storm
- James Marsden: Scott/Ciclop
- Anna Paquin: Marie d'Ancanto/Rogue
- Rebecca Romijn: Raven Darkolme/Mystique
- Bruce Davison: Robert Kelly
- Brian Cox: William Stryker
- Alan Cumming: Kurt Wagner/Nightcrawler
- Aaron Stanford: John Allerdyce/Pyro
- Shawn Ashmore: Bobby Drake/Iceman
- Kelly Hu: Yuriko Oyama/Deathstrike
- Michael Reid McKay: Jason Stryker/ 143 Mutantea
Remove ads
Kanpo estekak
- X2 filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- X2 filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads