From Wikipedia, the free encyclopedia
Worcestershire Ingalaterrako konderria da, Erresuma Batuan. Mendebaldeko Midlandsko eskualdean dago. Mugakide hauek ditu: Herefordshire, Shropshire, Staffordshire, West Midlands, Warwickshire eta Gloucestershire. Konderriko ibai nagusiak Severn eta Avon dira. Worcester hiriburuaz gain, konderriko beste hiri nagusiak Kidderminster eta Bromsgrove dira.
Worcestershire | |||
---|---|---|---|
Erresuma Batua | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Erresuma Batua | ||
Herrialdea | Ingalaterra | ||
Ingalaterrako eskualdea | Mendebaldeko Midlands | ||
ISO 3166-2 | GB-WOR | ||
Hiriburua | Worcester | ||
Gobernuburua | Worcestershire County Council (en) | ||
Zatiketa | ikusi
| ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 52°12′00″N 2°10′00″W | ||
Azalera | 1.740,5141 km² | ||
Mugakideak | Warwickshire, Gloucestershire, Staffordshire, Shropshire, Herefordshire eta Mendebaldeko Midlands | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 609.216 (2022) 11.146 (2020) | ||
Dentsitatea | 350,02 bizt/km² | ||
worcestershire.gov.uk |
Erresuma Batuko historian oso inportantea izan da konderria, hantxe egin baitzuten Ingalaterrako Gerra Zibileko 1651eko Worcesterko gudua. 1974an Herefordshire konderriarekin batera Hereford eta Worcester konderria eratu zuen, baina 1998ko apirilaren 1ean berriro konderri independente bihurtu zen.
Artikulu hau Ingalaterrako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.