Willard Libby

From Wikipedia, the free encyclopedia

Willard Libby

Willard Frank Libby (Grand Valley, 1908ko abenduaren 17a - Los Angeles, 1980ko irailaren 8a) AEBetako kimikaria izan zen. Kaliforniako Unibertsitatean, Berkeleyn, egin zituen kimika ikasketak, eta han lortu zuen lizentzia 1931n, doktoretza 1933an, eta hantxe hasi zen irakasle-lanean. 1943an, Chicagoko Unibertsitateko kimika irakasle izendatu zuten. Aurrerago, Kaliforniako Unibertsitatera joan zen, eta han hamar urtez lan egin zuen. Princetongo Unibertsitatean ere lan egin zuen, baina 1941ean, Bigarren Mundu Gerra zela eta, eten egin behar izan zuen egonaldia, Columbia Unibertsitateko Manhattan proiektuan lan egitera deitu baitzuten. 1954an, Dwight D. Eisenhower presidenteak Estatu Batuetako Energia Atomikoaren Batzordeko kide izendatu zuen, eta kargu horretan jarraitu zuen, 1959an karguari uko egin zion arte.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Willard Libby
Thumb
Bizitza
JaiotzaGrand Valley (en) , 1908ko abenduaren 17a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaLos Angeles, 1980ko irailaren 8a (71 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Leona Woods
Hezkuntza
HeziketaKaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Princetongo Unibertsitatea
Analy High School (en)
Tesi zuzendariaWendell Mitchell Latimer (en)
Doktorego ikaslea(k)Frank Sherwood Rowland
Maurice Sanford Fox (en)
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakkimikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen
Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Chicagoko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaSuediako Zientzien Errege Akademia
Zientzia eta Humanitateen Heidelbergeko unibertsitatea
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala

Itxi

Uranioaren isotopoak bakartzeko lanetan jardun zuen, Columbia Unibertsitatean. Ehun bizien erradioaktibitatea neurtzen aditua zen; tritioa atmosferan nola eratzen den agertu zuen, eta gai organikoak edo karbonozko gaiak dituzten objektuek zenbat karbono-14 duten neurtuz gauzen antzinatasuna erabakitzeko metodo bat asmatu zuen, arkeologian, geologian, paleontologian eta geofisikan asko erabiltzen dena.

Sariei dagokienez, Elliott Cresson domina jaso zuen 1957an, eta Kimikako Nobel saria irabazi zuen 1960an.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.